Servicios

Villabona Optika-Audiologian esperientzia zabala duten 2 optiko-optometrista dituzu zure zerbitzura ikusmen azterketa sakona egiteko:

-Egoera errefraktiboa eta ikusmen zolitasuna

-Begien mugimenduak

-Binokularitate eta akomodazioa

Ikusmen azterketa hau, begien osasunaren azterketarekin osatzen dugu:

- Begiko tentsioaren neurketa

- Begiaren aurrekaldeko atalen behaketa, biomikroskopio bidez

- Begiaren atzekaldeko atalen behaketa, erretinografo ez midriatikoaren bidez


Ba al zenekien zure ikusmen azterketa ez dela osoa izango erretinaren azterketarik gabe? Villabona Optika-Audiologian azken belaunaldiko erretinografo bat daukagu erretina baloratu ahal izateko.

Froga hau erretinan espezializatutako oftalmologo batek aztertuko du, emaitza modu azkar eta errazean jasoko duzularik.

Erretinako gaisotasunetan, hasierako faseetan sintomarik ez izatea normala izan daiteke. Aztertu zure erretina gerora etor daitezkeen konplikazioak ekiditeko.


Ikusmen arazo baten aurrean, betaurrekoak ez dira beti tratamenturik egokiena. Ikusmen terapia egokia gerta daiteke zenbait ikusmen arazo lantzeko: begien mugimenduen anomaliak, binokularitate eta akomodazio anomaliak, edo/eta anbliopiak (begi alferra).

Villabona Optika-Audiologian arazo hauek lantzeko beharrezkoa den ekipamentua eta batez ere, jakintzak ditugu.


Villabona Optika-Audiologian, ukipen lenteen erabiltzaileen erosotasuna bermatzeko, adaptazio pertsonalizatuak egiten ditugu.

Azken belaunaldiko ukipen lenteei esker, ikusmen eta erosotasun egokia lortu dezakegu distantzia guztietan.

Miopia duten haur eta gazteentzat miopiaren progresioa geldiarazteko ukipen lente berriak tratamentu egokia izan daitezke. Zatoz eta honen inguruko informazio zabalagoa emango dizugu.


Entzumena oso garrantzitsua da ingurukoekin harremanak mantentzeko. Villabona Optika-Audiologian, bi audioprotesista dituzu zure entzumenari dagokion soluzio egokiena emateko.

- azterketa audiologikoa

- audifonoen adaptazio eta ajustea

- laguntza teknikoak

- neurrira egindako uretako tapoiak

- neurrira egindako hotsaren aurkako tapoiak


Óptika:

        - %10eko deskontua kide ugariko familien erosketetan. %15eko deskontua Hirukideren kasuan (promoziotan ezik).

        - lente progresiboek 2 hilabeteko adaptazio-bermea dute.

      - betaurrekoek fabrikazio akatsen aurrean 2 urteko bermea dute. Berme gehigarriarekin, %40ko deskontua izango duzu lenteak aldatu behar izan ezkero, eta %30eko deskontua betaurreko berri bat egin ezkero.

Audiología:

        - %25eko deskontua 2.audifonoan, audifono parearen adaptazioan.

        - pilak doainik urte betean zehar.

        - audifonoek hilabeteko adaptazio bermea dute.

        - audifonoek fabrikazio akatsen aurrean 2 urteko bermea dute, 5 urterarte luzatzeko aukerarekin.

Villabona Optika-Audiologian zure betaurreko edo ukipen lenteak 3 hilabetetan zehar ordain ditzakezu interesik gabe. Audifonoak berriz, 12 hilabetetan zehar ordain ditzakezu interesik gabe.